XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAKURKETA Gure jantziak Doinua: Haur eder baten bila.

Jantziak gaiarekin
gaurkoan hasiera,
jostunak izateko
badugu aukera.

Guraizeak hartuta
ebaki papera;
dibertituko gara
hemendik aurrera.

Laster dira Gabonak,
ia honez gero
Ikastolan giroa
jar dezagun bero.

Jon jantzi da Errege
Josu Olentzero
sariak ekartzeko
esan diot gero.

ITXURAZKO HERRENA - Mugi, mugi, Aitzol! Presaka gabiltza eta esan zion amak Aitzoli.

- Saiatzen naiz baina ezin dut, zutik jartzen naiz eta ibiltzen hasten naizenean erori egiten naiz.

- Erori? Zer dela eta? Zaude isilik! Txorakeria gutxiago eta arinago ibili.

- Ezin dudala ba! oihukatu zuen Aitzolek erdi-negarrez.

Eta egia zen.

Han zegoen lurrean etzanda bere burua altxatu ezinik.

Amak altxatu zuen eta berriro pausoak ematen hasi zen orduko lurrera erori zen.

- Baina zer demontre gertatzen zaizu? Behin eta berriz altxatzen zuen amak eta bi pauso ematerako lurrera erortzen zen.

- Gaixorik al zaude? Nola liteke? Gaur goizean ohetik jaiki zarenean ondo ibiltzen zinen bada.

Hala zen.

Goizean ondo ibiltzen zen, baina orain ez.

Ama guztiz larritu zen Aitzol eritasun txarren batek harrapatu ote zuen beldurrez eta estu eta presaka sendagilearengana joan ziren.